Biltzarra

2018ko urriak 18 eta 19
Palacio de Congresos Europa
Eman izena

Elektrizitate eta telekomunikazio sektoreen elkargune onena,

fabrikatzaile, banatzaile eta instalatzaileak eta guzti.

CONNECT bilgune bat da, hain zuzen ere Euskadiko eta inguruko autonomia erkidegoetako elektrizitate eta telekomunikazio sektoreetako enpresak sektore horietako profesionalekin urriaren 18 eta 19an bilduko diren gunea. Topaketa Vitoria-Gasteiz Europa Biltzar Jauregia izango da.

CONNECT 5.000 profesionalentzat antolatu da, aipatutako sektoreetako erreferente guztiak espazio berean eta egun eta erdiz biltzeko asmoz, fabrikatzaileek aurkeztu nahi dituzten nobedadeak eta berrikuntzak ezagutu ditzaten.

Horregatik, CONNECTeko jarduerarik garrantzitsuenak tailerrak izango dira, tailerretan esplikatu eta erakutsiko dituztelako fabrikatzaileek beren produktu berriak.

Giro atsegin batean, hainbat arlotako (elektrizitatea, telekomunikazioak, softwarea, efizientzia energetikoa, iluminazioa, energia berritzaileak…) fabrikatzaileek eta zerbitzuen hornitzaile zuzenek beren nobedadeak erakutsi ahal izango dizkiete bezero izan litezkeenei, enpresa instalatzaileei, industri mantentze-lanen arduradunei, efizientzia energetikoaren eta telekomunikazioen arloetako entitateei, elkargo profesionalei, prestakuntza-zentroei, administrazioetako teknikariei…

CONNECTen beste helburua da sektore elektrikoa ekonomiaren beste arlo batzuetan posizionatzea. Horretarako, bere programa zientifikoan zeharkako dibulgazio-jarduerak aurreikusita daude, enpresen ahala erakutsiko dutenak. Programa zientifikoa adituen batzorde batek definituko du.

Biltzarreko espazioak

Biltzarrean, hiru espazio izango dira, guztiak ere Europa Biltzar Jauregiko eraikin nagusian:

  • Auditorio nagusia, mahai-inguruetarako.
  • Tailerretarako espazioak.
  • Erakusketarako espazioa.


Adituen Batzordea

  • Aitor Oregi: Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren Zuzendaria. Eusko Jaurlaritza.
  • Juan Ugarte: idazkari nagusia, SEA Arabako Enpresariak.
  • Aitor Santos: presidentea. SEA Elektrikoak eta Telekomunikazioak.
  • Luis A. Cebrián: arlo sektorialeko arduraduna. SEA Arabako Enpresariak.
  • Jesús Mª Gómez: gerentea. INSTAGI.
  • Andoni Iturbe: idazkari exekutiboa. AEIEB.
  • Ramón López: presidentea, ASE Taldea.
  • Xabier Garmendia: Industria eta Energia sailburuordea. Eusko Jaurlaritza.
  • RpuntoE: idazkari teknikoa.